EZAGUTU
INGURUNEA
Miatu ezazu Hondarribiko hirigune historikoa eta bertako inguru paregabeak Hondarribia Suites apartamentuen kokapen bikainetik, harresiaren eta Santa Maria Atearen ondoan.
Donostia, Biarritz eta Bilbo gertu izanik, gozatu ezazu esperientzia ahaztezinez.
KULTURA
Ezagutu itzazu hiri historiko harresituaren lehenaldia, harri-zolazko bertako kaleak, burdina forjatuzko balkoiak, jauregi zaharrak eta leku enblematikoak: Santa Maria Atea, Arma plaza, Karlos V.aren gaztelua eta Marina auzoa.
Gainera, zuzenean disfrutatu ahal izango duzu Hondarribiko festetan eta ekitaldietan, besteren artean: Aste Santuko isilpeko prozesioa eta ttopara, Kutxa Ematea Santiago jaietan eta Alarde ezaguna.
GASTRONOMIA
Munduko Michelin izar kontzentrazio handienarekin eskualdean, Hondarribia Suites apartamentuen inguruetan askotariko jatetxeak eta tabernak ditugu: Michelin izarrarekin, egile-sukaldaritza, euskal sukaldaritza tradizionala, eguneko menuak, gastroteka eta pintxo-taberna ezagunak.
NATURA
Jaizkibel eta Aiako Harria mendi enblematikoek eta Bidasoako ibai-ahoak paisaia natural paregabe bat eskaintzen diete Hondarribia Suites apartamentuetako bezeroei. Miatu ezazu ingurune ikusgarri hori gure miradoreetako erosotasunetik nahiz aire zabalera irteerak eginez.
KIROLAK
Itsasoaren ondoan kokatua, ibilaldi zoragarriak egin ditzakezu itsasontziz, baita itsas kirolak praktikatu ere (surfa, bela eta urpekaritza). Gainera, mendizaleek mendi ibiliak egiteko ibilbide onenak aurkituko dituzte, baita lasterketak, txirrindularitza eta eskalada egiteko ere.
Era berean, bi golf zelai daudenez, Donostiako Errege Golf Kluba eta Justiz Golf, Hondarribiko egonaldia ezin hobea da golf zaleentzat ere.
INGURUAK
HENDAIA
Itsasontziz zeharkaldi labur bat eginda (10 minutu) bisitatu ezazu herri mugakidea, Hendaia, eta harea fineko bertako hondartza eta Abbadia gaztelua, han diren leku erakargarrietako batzuk aipatzearren.
DONOSTIA
Donostia 20 minutura dago bakarrik. Beraz, aukera hobezina duzu Gipuzkoako hiriburua ezagutzeko, bere gastronomia bikainagatik, hondartza sarituengatik, arkitektura bikainagatik eta bertako alde zahar bereziagatik ezagun.
IBILBIDEA EUSKAL KOSTALDETIK
Bisitatu itzazu Euskal Kostaleko enklabe ezagunenetako batzuk: Orio, Zarautz, Getaria, Zumaia, Donibane Lohitzune eta Biarritz, hondartzez eta itsaslabarrez osatutako paisaia ikusgarri batez gozatzeko. Aprobetxatu bisita bertako gastronomia famatua dastatzeko.
BILBO
Guggenheim Museoa, Alde Zaharra, Arriaga Antzokia zeharo eraldatu den Bilboko erakargarritasunetako batzuk besterik ez dira, modernitatea eta tradizioa uztartzen dituen hiri batean.
GURE SUITEAK
ETEN BAT
DENBORAN
Hondarribian
Nagusi Kalea 33, Hondarribia 20280, Gipuzkoa, Spain
+34 682 060 786
info@hondarribiasuites.com