EZAGUTU

HONDARRIBIA
SUITES

Hondarribia Suites apartamentu turistikoak kokatuta dauden lekua ikusgarria da, Hondarribiko gune historikoaren sarreran baitaude, harresiaren ondoko eraikin enblematikoenetako batean. Eraikina osorik berreraiki zen 2018an eta kutsu moderno eta atsegin batez daude dekoratuak bertako apartamentu zabal eta argitsuak.

Etxebizitza guztiek sukalde ireki bat, osorik ekipatua, egongela, bainugelak eta gelak, erosotasun guztiekin, dituzte eta hiriaren eta paisaiaren ikuspegi panoramiko zoragarri bat eskaintzen dute bertako miradore bikainetatik.

Gozatu zure egonaldiaz Hondarribian, etxean egongo bazina bezala.

HONDARRIBIA

SUITES

BEREIZTEN GAITUENA

IKUSPEGI ETA
KOKAPEN PAREGABEAK

Gozatu ezazu hirigune historikoaren, itsasoaren eta mendialdearen ikuspegi panoramiko zoragarri batez gure suiteetako miradore zabaletatik. Hondarribiko hirigune historikoaren sarreran kokatuta egoteak ikuspegi ahaztezin bat eskaintzen dizu, hiriaren esentzia eta ingurune naturala uztartzen baititu. Bizi esperientzia ahaztezin bat gure miradore bikainetatik.

ESPAZIO
ZABALAK

Gozatu gure suite argitsuetako lasaitasuna eta harmonia. Suite hauek, 90 eta 100 m2-koak, espazio irekiak dituzte, oinplano irekian banatuak eta estilo nordiko batez dekoratuak. Kalitate handiko materiala erabili izanari esker dotorezia eta funtzionalitatea dituzte ezaugarri gela guztiek. Hondarribia Suites-en eraikin bat berregin dugu, aldi berean etxe atsegin bat eraikiaz.

XEHETASUN
GUZTI GUZTIEKIN

Gure apartamentu guztiak daude osorik ekipatuak: sukaldeak arropa-garbigailua, lehorgailua, plater-garbigailua, labea, mikrouhin-labea, kafe-makina, teontzia, txigorgailua… ditu; bainugelak dutxa, ile-lehorgailua eta amenity guztiak; ohe-jantzien set osatua (izarak, toallak, nordikoak…) eta etxeko zapatilak harrera atsegin bat izan dezazun; WIFI, TV laua nazioarteko kanalekin, kutxa gotorra. Xehetasunetako bakoitza zaindu dugu etxean bezala senti zaitezen.

INGURUNEA

KOKAPENA

Zure etxea
Hondarribian

Nagusi Kalea 33, Hondarribia 20280, Gipuzkoa, Spain

+34 682 060 786
info@hondarribiasuites.com

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para «permitir cookies» y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar» estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar